XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¡ EUP..! BERTSO-BERRIAK ELKO-NEVADA'TIK ZARA-KONDEGI ' TAR JON EUZKALDUN JATORRAK, JARRIAK( 1 )
Bizkai'tik urrun bizi gerala
Ementxe Amerike ' tan,
Gure lana ardi-zaintzia
Azkenengo urtietan
Zer jazotzen dan jakin gurarik,
Beti gure errietan
( 2 )
Urtiak luze egiten jakuz
Burua astun, ixerdi larriz,
Bustita sarritan galtzak
Batzuetan bero larregi
Bestietan barriz otzak,
( 3 )
Gure Bizkai ' tik kanpora gera
Azkenengo ainbat urtez,
Amerika ' ra etorri giñan
Desgraziz edo zubertez
Euzkaldunok zabal gabiltzaz
Euzkal-erritik apartez
( 4 )
Osasunik izaten bada
Jaun-Goikua ' ri eskerrak,
Alakon-baten ikusiko doguz
Bizkai ' ko toki ederrak,
Ezin giñakez inoiz-be aztu,
Gure itxaso basterrak,
Ara begira ipinten gaitu
( 5 )
Lekeitxo, Ea, Elantxobe ta
Beste andik gorakuak,
Gure erriak antxe dirade
Dirauzku gure barruak.
Aita ta Ama aintxe dirala
Bai eta lagun urkuak,
Jabon daizela zeruetatik
( 6 )
Ezin neike geyagorikan
Jarraitu emendik gaur,
Nere laguntzat ementxe ditut
Saldiya eta bi txakur
Nere itzak geratzen dira
biotzez baña labur
Zarakondegi'tar Jon'ek, Nevada'ko Elko ' tik